EUSKAL LITERATURA: BERNART ETXEPARE

 


BERRIA

Bereterretxen kanthoria


Haltzak eztu bihotzik
ez gaztanberak hezurrik
enian uste erraiten ziela aitunen semek gezurrik.

Andozeko ibarra,
ala zer ibar luzea!
Hiruretan ebaki zaitan harmarik gabe bihotza.

Bereterretxek oheti
neskatuari eztiki:
Abil, eta so egin ezan gizonik denez ageri.

Neskatuak berala
Ikusi zian bezala:
hirur dozena bazabiltzala borta batetik bestera.
Jaun kuntiak berala
traidore batek bezala;
Bereterretx, aigü bortala; ützüliren hiz berala.

Ama, indazüt atorra
Mentüraz sekülakua!
Bizi denak orit ükenen dü bazko gauerdi ondua.

Marisantzen lasterra
Bostmendietan behera!
Bi belañez herresta sartü Lakharri-Büztanobira.

Büztanobi gaztia,
Ene anaie maitia,
Hitzaz hunik ezpalinbada, ene semia juan da.

Arreba, ago ixilik!
Ez, otoi, egin nigarrik!
Hire semia bizi bada, Mauliala dün juanik.

Marisantzen lasterra
Jaun kuntiaren bortala!
Ai! ei! eta, jauna, nun düzie ene seme galanta?

Hik bahiena semerik
Bereterretxez besterik?
Ezpeldoi altian dün hilik; abil, eraikan bizirik!

Ezpeldoiko jentiak,
Ala sendimentü gabiak!
Hila han hüllan ükhen eta deüsere etzakienak!

Ezpeldoiko alaba,
Margarita deitzen dena,
Bereterretxen odoletik ahürkaz biltzen ari da.

Ezpeldoiko bukata,
Ala bukata ederra!
Bereterretxen atorretarik hiur dozena ümen da.

Most popular post